domingo, 26 de diciembre de 2010

Delicious-eko orrialdeak

Delicious markadore sozialak web-ean antolatzeko zerbitzu bat da. Honi esker, markadoreak sailkatu ahal dira etiketa sistema batekin, tags deritzona. Web guneak gorde ez ezik, delicious-eko beste erabiltzaileekin konpartitzeko aukera ere ematen digu. Dokumentuak eta informazioa gordetzeko herraminta hau 2003. urtetik darabil martxan.

Azkeneko saioan egindako aktibitatean Delicious-ean ikasleekin lan egiteko materiala bilatu behar genuen. Aukeratu ditudan web guneak euskara sustatzeko blogak, baliabide didaktiko multimediak eta arbel digitalari buruzkoak dira. Zortzi markadore sozial interesgarri aurktu ditut eta horietatik lau sakonago aztertuko ditut.

1.- Web orrialdea: P3D
Web gune hau oso diseinu modernoa dauka eta informazio guztia modu adierazgarri eta antolatu batean eskainita dago. P3D orrialdean honako edukiak agertzen dira:
* ze motatako enpresa diren eta beraien ibilbidea
* beraien produktuak
* kontaktatzeko era
Adierazten diren elementuak oso interesgarriak dira eta beraiek 3D material oso anitza eskaintzen dute. Gainera grafiko eta link guztiak oso arin kargatzen dira.

2.- Web orrialdea: Euskaraz blai arangoiti
Gure bloga sakonago aztertzea aukeratu dut, lan neketsua egin dugulako. Hasteko, diseinua oso egokia dela iruditzen zait. Alde batetik, kolore eta forma alaiak eta dibertigarriak aukeratu ditugu eta bestetik, oso adierazgarria eta erabiltzeko erraza da.
Edukiaren aldetik, kontzeptu teorikoagoak, jarduera dinamikoekin konbinatu ditugula esan dezakegu. Horrela, jolasten duten heinean, ikastea lortzen dugu. Elementu teknikoen aldetik, link-ak azkar kargatzen direla eta oso argiak direla aipatu dezakegu.

3.- Web orrialdea: Matematikak
Web gune hau ere aukeratu dut, Matematikaren arloan eskeintzen duen material didaktikoa erabatekoa da eta. Orrialdearen antolaketa ezin hobea da. Mailaz maila daude sailkatuta baliabide guztiak eta jarduerak egitean interakzioa dago ordenagailuarekin. Azterketak ere proposatzen ditu eta loturak azkar kargatzen dira, irudi eta grafiko asko izan arren.

4.- Web orrialdea: Todo educativo
Orrialde honen bidez ikasleek, irakasleek eta gurasoek elkarrekin lan egin dezakete. Ez da irakasgai batean zentratzen, baizik eta material oso diferentea ematen digu. Hasieran nahasi edo konplexua izan daiteke orrialde honen erabilera, iragarki eta informazio gehiegi agertzen baita. Baina behin eta berriro erabiliz gero, modu errazean manaiatzeko tresna bihurtzen da.


miércoles, 1 de diciembre de 2010

Eskola 2.0 eta Arbel Digitala.

Gaur egun bizi garen gizarte digitalean, erakunde nagusiek hezkuntzari funtzio edo betekizun berri bat inposatu nahi diote: eskola = ekonomiako funtsezko elementua. 2009/10 ikasturtearen hasieran “Eskola 2.0” programa Espainian onartu egin zen.
Proiektu honen helburua honetan datza: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila eta D.B.H.-ko 1. eta 2. mailetako ikasgelen aldaketa, ikasgela digitala bihurtuz. Bertan arbel digitalak, Internet konekzioarekin egongo dira. Gainera irakasleak ere portail bat edukiko du.

Proiektu honi buruz, askok dira esaten dutenak proiektu honen bidez ikaskuntzak eta hezkuntza kalitateak ez dutela aurrera egiten, gainera kasu batzuetan, txarrera jo dezakete, ordengailu eta arbel digitalak arrazoirik gabe ikasgelan sartzea ez delako biderik egokiena. Zenbait faktore kontutan eduki behar dira, besteak beste:

1.- Irakasleen prestakuntza, egonkortasuna eta motibazioa.
2.- Erabilitako metodologia.
3.- Ikastetxearen inplikazioa.
4.- Curriculum eta zentroko planean jardueren integrazioa.
5.- TB adaptazioa errealitate bakoitzari.

Gainera, beste batzuk Atenea proiektua, duela 25 urte egin zena eta orain martxan ez dagoena, “Eskola 2.0” baino aurreratuagoa zela diote. Beraz, “Eskola 2.0” proiektuak ez dauka zerikusi handirik hezkuntza eta gaur egungo teknologia egoerarekin, baizik eta diru publikoaren gastua justifikatzeko balio du. “Arbel digital” proiektuaren bidez (Ariño, 2003), ikasleek emaitza berberak ateratzen zituztela ordenagailuekin edo ordenagailu barik egiaztatu zen. Horrexegatik, ikastetxe askok “Eskola 2.0” proiektutik aldentzen ari dira, baina ez teknologia berrietatik.

Laburbilduz, gaur egun gizarte digital batean bizi gara eta hezkuntzak maila guztietan material digitala eduki behar du, baina “Eskola 2.0” proiektua aipatzean, negozioz hitz egiten ari gara. Horrexegatik, Jordi Adell-ek (2009) esan zuen bezala “ 2.0 ikaskuntza ez da negozio bat bezala planteatu behar, baizik eta aldaketa bezala hurrengo eremuetan: ezagutza, ikaskuntza prozesuan, metodologia eta materialak konpartitzeko. Testuinguru honetan ikasgelan “digitalizazioa”-k zentzua izango lukete.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Blogen aplikazio didaktikoak.

Post honetan blogak, eskolarako aplikazio bezala aurkeztuko ditut.

1.- Hezkuntza arloan blogak erabiltzearen abantailak:

* Parte-hartzea eta eztabaida sustatzen dute.
* Ikasleen sorkuntza eta adierazpena bultzatzen da.
* Informazioa kudeatzeko aukera ematen dute.
* Ezagutza adierazgarriagoa da.
* Munduaren azken berriak ezagutzeko aukera ematen dute.
* Gainera sortzeko eta erabiltzeko errazak dira.

2.- Zertarako? Ze gaitasun landu ditzakegu tresna honen bitartez?

* Informazioaren, komunikazioaren eta ezagutzaren gizartea ezagutzea, bertan parte hartzeko ezagutzak eta gaitasunak garatzea.
* Ideiak elkartrukatzea, eztabaida eta kritika erabiltzailea bultzatzea.
* Talde lana bultzatu eta horrekin batera honako baloreak garatu: kolaborazioa eta komunikazioa.
* Sormena bultzatzea.
* Internet informazio iturri moduan ezagutu eta erabili, nola bilatu, nola aukeratu, arriskuak ezagutu eta abantailak aprobetxatu.

3.- Aurreko guztia praktikan jartzeko irtebide desberdinak ditugu:

* Zentroko bloga: web atariak dira non komunitate osoaren berriak eta informazioa publikatzen duten.
* Klaseko bloga: klaseko egunkaria,besteak beste.
* Irakasleen bloga: klaseko materialak eta baliabideak publikatzeko, beste irakasleekin esperientziak konpartitzeko.
* Ikasleen bloga: eguneroko moduan,pertsonala edota akademikoa, beste lagunen blogetan parte hartzeko.

BLOGAK IKASGELARAKO BALIABIDEA!

lunes, 8 de noviembre de 2010

Eten Digitala.

“Reflexiones sobre la brecha digital y la educación” testuari buruzko iruzkina egin dut. Horretarako puntu hauek landuko ditut:

-Sarrera: Eten digitala eta bere ezaugarriak
-Eten digitalaren motak (Autorearen arabera)
-Eskolaren papera

Hausnarketaren hasieratik autoreak argi uzten du eten digitala betidanik existitu dela. Beti talderen batek, bere adin, mota, egoera ekonomiko edo kulturagatik ez du teknologiei iristeko modurik izan, ez kontsumitzaile ez ekoizle bezala.

Teknologia berriei, batez ere Intenteri, esker pertsona guztiek informazioa lortzeko aukera izango dutela edozein lekutik esaten duen baieztapena dago. Baina hori mito bat da, gaur egun pertsona guztiak ez baitaude Interneten konektatuta. Horrexegatik, bere erabilerak abantailak ekarri ordez, pertsonen diskriminazioa suposatuko luke. Hori guztia dela eta, eten digitala jaiotzen da.

Definizio asko eman dira baina modu erraz batean esan dezakegu: Interneten sartzeko aukera duten herrialde, gizarte, erakunde edo pertsonen eta ezin dutenen arteko bereizketa da, hau da, teknologien bidez informazio, ezagutza eta hezkuntza jasotzeko desberdintasunak. Horrela, garapen eta aurrerapen ekonomiko eta sozialetik at geratzen dira. Eten digital hau elementu baztertzaile batean bihurtzen ari da. Horrela, bereizketa teknologi hau bereizketa sozial eta pertsonal batean ere bihurtzen ari da.

Autorearen ikuspuntutik, ezin dezakegu eten digital bati buruz bakarrik hitz egin; ekonomikoa; baizik eta eten digital desberdinak existitzen dira; politikoa, hezkuntzakoa, generazionala, generokoa, hizkuntzakoa, irakasle eta ikaslearena eta psikologikoa.

XXI. mendean ematen ari den bereizketa edo etena herrialde aberats eta txiroen artean aurreko mendean eman zena baino handiagoa da. Gaur egun, aberastasun mundiala, lotura internazionalak eta teknologia ahalmena oso handiak dira. Hala ere, garai honetan desberintasun handienak ere ematen ari dira; ekonomiko, hezkuntzakoak, lanekoak.... Epe laburrean egoera hau korapilatsuagoa izan daiteke, gaur egun doako zerbitzuak (adibidez, korreo kontu bat irekitzea), ordaintzeko zerbitzu bihurtu ahal dira.

Eten digitala azaltzerako orduan, bi joera nagusi bereiztu ahal dira: biguna eta gogorra. Lehenengoan, arazoa teknologia azpiegituretan egongo litzateke. Joera gogorrean (errealistagoa), ordea, arazoa gizarte kapitalistan ematen diren desberintasun sozial eta ekonomikoen ondorioa da.

Pertsonen hezkuntza egoeren ondorioz ere sortzen da eten digitala. Teknologia berriak erabiltzeko gai ez den pertsona batek, nahiz eta konekzio eta aparatuak izan, ezin izan ditu teknologia berrien onurak ezagutu. Ondorioz, etorkizuneko ikasleek honako konpetentziak izan beharko dituzte, albetizazio digital on bat edukitzeko:

- Azkar aldatzen den giro bati moldatzea.
- Taldean lan egitea.
- Ezagutza berriak ikastea eta ideia berriak azkar barneratzea.
- Independiente izatea.

Eten digital hau hizkuntzarekin ere erlazionatuta dago. Ingelesa da, sarea menperatzen duen hizkuntza; hortaz, ikuspuntu zientifikotik, lekurik interesgarrienak, eguneratuenak eta berrienak hizkuntza honetan eskaintzen dizkigute.

Hezkuntzan teknologia berriak erabiltzeko zailtasuna irakasleengan eta ez ikasleengan dagoela esan omen da. Hau egia dela esan dezakegu. Gehienetan ikasleek teknologiak hobeto menperatzen dituzte; beraz, irakasleak zalantzati sentitzen dira. Ez erabiltzeak ondorio negatiboak ekarriko ditu.

Ezin dezakegu generoaren kontua ahaztu. Teknologia berrietara iristeko daukaten aukera emakumeek ere oso murritza da. Eskuarki, gizonak teknologia berrien kontsumitzaile handiagoak direla esan dezakegu. Baina datu guzti hauek kontu handierarekin hartu behar ditugu, emakumearen aurrerapenak mundu teknologiko honetan oso azkarrak dira eta.

Azkenik ezaugarri fisiko edo psikiko berezien ondorioak ere aipatu behar dira. Gaur egun denontzako eskolaz hitz egiten dugu, baina ikastetxeetan dauden teknologiak ez dira guztientzat, nahiz eta aurrerapen handiak egin. Teknologia berrien sartzeak urritasun bereziak dituzten umeentzat abantailak izan ditzake:

- Deficit-ek dauzkaten mugak gainditzen lagundu.
- Autonomiarentzat mesedegarria.
- Aisialdi momentuak eskeini.

Eten digitalen arazoa konpontzea ataza zaila da, lehen aipatu dugunez, argudio ekonomiko, politiko, sozial... sartzen direlako. Hauek izan daitezke aplikatu ahal diren irtenbideak eskola eremuan: teknologia egoki eta malguak sartzea, irakaslegoaren prestakuntza, ikerkuntza sustatzea....

Teknologia berriak sartzeko aldagai garrantzitsu bat irakasleen prestakuntza da. Prestakuntza hau zabaltzen ari da, baina oraindik oso urria da eta horrek eragiten du irakasleen gogo falta.

domingo, 31 de octubre de 2010

Teknologia berrien eragina gure gizartean.

Teknologien industria goren une batean dago. Azken lau urteotan Gobernuak 10.000.000.000 euro inbertitu ditu Espainian Informazioaren Gizartea sustatzeko. Helburua da %95-aren enpresak eta %99-aren eskola publikoak konektatuta egotea, orainaldia eta etorkizuna Interentetik pasatzen direlako.

Mundu honek milioi askoko salerosketak sortzen ditu eta aukera handiak askorentzat. Sormena bultzatzen du eta geure kultura eraldatzen du, informazioa horizontala delako.Internet gure bizitzen parte bat da; gure pentsamendua aldatzen du.

Orain arte ezagutu den komunikazio tresnarik indartsuena da eta ekonomia, politika, gizartea eta komunikazioan eragina du. Interneten munduan dena sartzen da, gauza guztiek dute bere lekua.

Interneten etorkizuna, gure etorkizuna da. Gure errealitatea Interneten dagoenarekin bateratuta egongo da. Adituek dionez, bi urteren buruan ez da desberdintasunik egongo on-line eta off-linen artean.

Mundua hitz egiten ari da, entzuten zaude?

domingo, 24 de octubre de 2010

“Prometeus. La revolución de los medios”

Bideoaren hasieran, gizakia Jainkoarekin alderatzen du, biak edonon egon ahal direlako, dena ezagutzen dutelako eta edonor izan ahal baitira. Hau da Prometeteus-en mundua berria aurkezten digu. Pasa den mendeko azken urteetan komunikabideen iraultza gertatu zen, Interent-en sorrerarekin. Horrek komunikabide zaharren desagerpena suposatuko du. Bideoan zehar nola garatu eta transformatu diren erakunde garrantzitsu batzuk, besteak beste, TIVO (Internet-eko telebista) edo Wall Street Journal, kontatzen digu. Azkenik, komunikabideen etorkizuneko mundua nola izango den plantetazen du. 2011. urtea itzul ezineko puntua izango da eta hortik aurrera aldaketa nabarmenak egongo dira.

Bideo honek planteatzen diguna digitaliazazioa da. Beraren ustez, egunkariak, aldizkariak, irratia, telebista... etorkizun hurbil batean desagertuko dira eta edozer gauza Internet-en aurkituko dugula dio. Eduki guztiak bateratuta eta sartuta egongo dira sarean.

Nire ustez, Internet-ek izan duen eragina lanean, asialdi denboran eta ezagutzan oso sakona izan da. Sareari esker, milioika pertsonek informazio anitza eskuratzeko aukera dute. Liburutegiekin alderatzen badugu, sareak informazioaren deszentralizazio azkarra eta erraza lortu egin du. Horrexegatik, Internet-ek erraztasun handiak eskaini digu, baina komunikabide tradizionalak nire aburuz, ez dira alde batera utzi behar. Dena hain digitalizatuta egoteak naturaltasun eza suposa dezake, hau da, dena oso artifiziala izatea.

Bideoan aurkezten zaigun etorkizunaren azkenengo urteak neurriz gainekoak dira, adibidez, pertsonak bihurtu ahal direla nahi duten gauzan esaten duenean. Komunikazioan dagoen garapena baliagarria da gizartearentzat, baina horrela jarraituz gero, teknologiak gizakiaren gainetik egongo dira. Eskoletan teknologiak sartzea egokia iruditzen zait ikasleentzat onuragarria izango baita. Baina, hori egiten dugun neurrian, arreta gehiago ipini behar dugula kontuan izan behar dugu. Ikasleek informazio gehiagoren aurrean egongo dira eta horrexegatik irakasleen papera funtsezkoa izango da: informazioa tratatzen eta hautatzen laguntzea.

Ondorioztatu dezakeguna zera da: teknologia berriak abantaila handiak dituzte, baina ez gara berain morroiak bihurtu behar. Gizakiok kapaz gara, gure kabuz moldatzeko. Teknologiak egokiak dira, neurriz kanpo erabiltzen ditugunean izan ezik.

Hau izan da bideo honi buruz egin dudan balorazioa. Orain zuen txanda da. Hemen uzten dizuet bideoa, zuek zeuen ondorioak ateratzeko...

jueves, 21 de octubre de 2010

web 2.0 zer da? zertarako? ze ondorio?

WEB 2.0

Web 2.0 web-ean oinarritutako zerbitzuetako bigarren belaunaldi bat adierazteko kontzeptua da. Hauek online lankidetza, interaktibitatea eta erabiltzaileen artean partekatzeko aukera azpimarratzen dute.

Tim O´Reilly-k, software askearen defendatzaileak, web 2.0-ri buruzko lehenengo hitzaldian 2004ean kontzeptu berri hau lehenengo aldiz erabili zuen.

Web 2.0-a egoteko web 1.0 bat egon behar da abiapuntu bezala. Web 1.0 denok ezagutzen dugun web tradizionala da. Erabiltzaileek testua, irudiak eta edozein artxibo multimedia dauzkaten web orriak ikusi ahal dituzte. Gainera, erabiltzaileak hiperbinkuluak (estekak) erabiliz web orrietan zehar ibil daitezke.

1. Mikromedioak: web blogs edo blogs dira ezagunenak. Oso errazak dira sortzeko eta eguneratzeko.
2. Podcast: irrati programak mp3 formatuan daudenak. Web blogarekin erkatuz, sortzeko zailtasun gehiago dauzkate, baina erabiltzeko errazak dira eta gainera merkeak.
3. Bideocast: artxibo bideoak mpg4 formatoan daudenak.
4. Wiki: lankidetza irekia publikoari uzten dion web lekua da, ezagunena wikidepia.org da.

Web pasibo batetik non erabiltzaileak bakarrik ikusi ahal zuen, web 2.0-ra pasatu gara, zeinetan erabiltzaileak parte hartzen du web-ean. Web sozial honek ondorio izugarriak aurkeztu dizkigu hainbat alorretan. Modu praktiko eta aktiboago bat eskaintzen digu, hau da, komunikazio modu berriak agertzen dira. Gainera, gizarteentzat aurrera pauso handia izan da, munduko beste edonorekin informazioa konpartitu ahal duzulako.

Hezkuntza alorrean aukera handiak eskeintzen dizkigu, adibidez;

- Eskeintzen digun informazioa oso anitza da. Lehen, hezkuntzan aukera oso zehatza eta bakarrik bide batean ematen zen, hau da, unidirekzionala. Baina ikasleei irakatsi behar diegu nola tratatu eta aukera informazio hori, dena ez delako baliagarri.
- Ikasleentzako aukera berriak: lan pertsonala, lankidetza, kritikoagoak, ikertzea...
- Irakasleek material berriak aurkitu ahal dituzte.
- Jarduera desberdinak egin ahal dira.
- Ikasleen gaitasun digitalak garatzen dira (informazioa bilatzea, hautatzea...)
- Irakasleek web 2.0-ri esker laguntzeko, baliabideak konpartitzeko, hezkuntza gaiei buruz hausnartzeko guneak aurkitu ahal dituzte.