lunes, 8 de noviembre de 2010

Eten Digitala.

“Reflexiones sobre la brecha digital y la educación” testuari buruzko iruzkina egin dut. Horretarako puntu hauek landuko ditut:

-Sarrera: Eten digitala eta bere ezaugarriak
-Eten digitalaren motak (Autorearen arabera)
-Eskolaren papera

Hausnarketaren hasieratik autoreak argi uzten du eten digitala betidanik existitu dela. Beti talderen batek, bere adin, mota, egoera ekonomiko edo kulturagatik ez du teknologiei iristeko modurik izan, ez kontsumitzaile ez ekoizle bezala.

Teknologia berriei, batez ere Intenteri, esker pertsona guztiek informazioa lortzeko aukera izango dutela edozein lekutik esaten duen baieztapena dago. Baina hori mito bat da, gaur egun pertsona guztiak ez baitaude Interneten konektatuta. Horrexegatik, bere erabilerak abantailak ekarri ordez, pertsonen diskriminazioa suposatuko luke. Hori guztia dela eta, eten digitala jaiotzen da.

Definizio asko eman dira baina modu erraz batean esan dezakegu: Interneten sartzeko aukera duten herrialde, gizarte, erakunde edo pertsonen eta ezin dutenen arteko bereizketa da, hau da, teknologien bidez informazio, ezagutza eta hezkuntza jasotzeko desberdintasunak. Horrela, garapen eta aurrerapen ekonomiko eta sozialetik at geratzen dira. Eten digital hau elementu baztertzaile batean bihurtzen ari da. Horrela, bereizketa teknologi hau bereizketa sozial eta pertsonal batean ere bihurtzen ari da.

Autorearen ikuspuntutik, ezin dezakegu eten digital bati buruz bakarrik hitz egin; ekonomikoa; baizik eta eten digital desberdinak existitzen dira; politikoa, hezkuntzakoa, generazionala, generokoa, hizkuntzakoa, irakasle eta ikaslearena eta psikologikoa.

XXI. mendean ematen ari den bereizketa edo etena herrialde aberats eta txiroen artean aurreko mendean eman zena baino handiagoa da. Gaur egun, aberastasun mundiala, lotura internazionalak eta teknologia ahalmena oso handiak dira. Hala ere, garai honetan desberintasun handienak ere ematen ari dira; ekonomiko, hezkuntzakoak, lanekoak.... Epe laburrean egoera hau korapilatsuagoa izan daiteke, gaur egun doako zerbitzuak (adibidez, korreo kontu bat irekitzea), ordaintzeko zerbitzu bihurtu ahal dira.

Eten digitala azaltzerako orduan, bi joera nagusi bereiztu ahal dira: biguna eta gogorra. Lehenengoan, arazoa teknologia azpiegituretan egongo litzateke. Joera gogorrean (errealistagoa), ordea, arazoa gizarte kapitalistan ematen diren desberintasun sozial eta ekonomikoen ondorioa da.

Pertsonen hezkuntza egoeren ondorioz ere sortzen da eten digitala. Teknologia berriak erabiltzeko gai ez den pertsona batek, nahiz eta konekzio eta aparatuak izan, ezin izan ditu teknologia berrien onurak ezagutu. Ondorioz, etorkizuneko ikasleek honako konpetentziak izan beharko dituzte, albetizazio digital on bat edukitzeko:

- Azkar aldatzen den giro bati moldatzea.
- Taldean lan egitea.
- Ezagutza berriak ikastea eta ideia berriak azkar barneratzea.
- Independiente izatea.

Eten digital hau hizkuntzarekin ere erlazionatuta dago. Ingelesa da, sarea menperatzen duen hizkuntza; hortaz, ikuspuntu zientifikotik, lekurik interesgarrienak, eguneratuenak eta berrienak hizkuntza honetan eskaintzen dizkigute.

Hezkuntzan teknologia berriak erabiltzeko zailtasuna irakasleengan eta ez ikasleengan dagoela esan omen da. Hau egia dela esan dezakegu. Gehienetan ikasleek teknologiak hobeto menperatzen dituzte; beraz, irakasleak zalantzati sentitzen dira. Ez erabiltzeak ondorio negatiboak ekarriko ditu.

Ezin dezakegu generoaren kontua ahaztu. Teknologia berrietara iristeko daukaten aukera emakumeek ere oso murritza da. Eskuarki, gizonak teknologia berrien kontsumitzaile handiagoak direla esan dezakegu. Baina datu guzti hauek kontu handierarekin hartu behar ditugu, emakumearen aurrerapenak mundu teknologiko honetan oso azkarrak dira eta.

Azkenik ezaugarri fisiko edo psikiko berezien ondorioak ere aipatu behar dira. Gaur egun denontzako eskolaz hitz egiten dugu, baina ikastetxeetan dauden teknologiak ez dira guztientzat, nahiz eta aurrerapen handiak egin. Teknologia berrien sartzeak urritasun bereziak dituzten umeentzat abantailak izan ditzake:

- Deficit-ek dauzkaten mugak gainditzen lagundu.
- Autonomiarentzat mesedegarria.
- Aisialdi momentuak eskeini.

Eten digitalen arazoa konpontzea ataza zaila da, lehen aipatu dugunez, argudio ekonomiko, politiko, sozial... sartzen direlako. Hauek izan daitezke aplikatu ahal diren irtenbideak eskola eremuan: teknologia egoki eta malguak sartzea, irakaslegoaren prestakuntza, ikerkuntza sustatzea....

Teknologia berriak sartzeko aldagai garrantzitsu bat irakasleen prestakuntza da. Prestakuntza hau zabaltzen ari da, baina oraindik oso urria da eta horrek eragiten du irakasleen gogo falta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario